Jason and the Argonauts
(2000). Nick Willing. Estados Unidos. 180 minutu
Telebistako superprodukzio honek Jasonek gizonezko talde batekin batera Argos ontzian Urrezko Ardilarrua bilatzeko ekindako bidaia kontatzen digu. Ardilarrua Pelias osaba maltzurrari (Dennis Hopper, hain ondo antzezten dituen pertsonaia gaizto horietako batean) eman behar dio, bere amaren bizitzaren truke. Nick Willing Fotografiando hadas pelikula zoragarriaren zuzendaria da, eta lehengo urtean Doctor Sleep-ekin inauguratu zuen Astea. Oraingo honetan Hallmark Entertainment-en sail hau zuzendu du, bi kapituluz osatutakoa eta behin baino gehiagotan zinemara egokitutako legendari buruzko sail hau (ezagunena 1963an, Don Chaffeyk zuzenduta eta Ray Harryhausenen efektu bereziekin). Zentauroak, jainkoak eta heroiak, batailak, Derek Jacobi eta Natasha Henstridge, herensuge erraldoiak, mehatxua eta heriotza.