Kozure Okami: Jigoku E Ikuzo, Daigoro!
(1975). Tsutomu Nakamura. Japón. 84 minutu
Kozure Okami jatorrizko sagaren seigarren eta azken emanaldia. Ogami Ittok Retsudo maltzurrari aurre egiten dio, Yagyu klaneko buruari, hark ekarri baitzion zorigaiztoa, orain dena izatera eraman zuen gizonak, alegia herrialdeko bideetatik noraezean dabilen hiltzailea izatera, betiere haur-kotxea gainetik kendu gabe (benetako polborina, bertan ezkutatzen baititu bere arma guztiak) daraman semearekin batera. Lone Wolf-ek Retsudo familiako kide ugari hil zituen sailaren aurreko bost emanaldietan. Baina, orain, Retsudo mehatxu hartu nahian dabil, eta hiltzeraino eta tregoarik gabe borroka egingo dute. 1980an, Tomisaburo Wakayama Baby Cart-en abentura berri baten protagonista izan zen, Shogun assassin-ekoa, Estatu Batuekin egindako koprodukzioa, eta lehenengo bi pelikulen bertsioa.