| Kozure
Okami sagako laugarren pelikula hau izen bera duten komikietan
oinarrituta dago, Gozeki Kojimak marraztutakoetan eta Kazuo Koikek idatzitakoetan
(Christophe Gans frantsesak Crying Freeman bere lehenengo
film luzean egokitu zuena). Mendebaldean Lone Wolf and Cub (“Otso
bakartia eta otsokumea”) eta Baby Cart (“Haur-kotxea”)
izenburuez ezagutzen dugu, eta jatorrizkoak, sei pelikulez osatuak, Ogami
Itto samuraiaren ibilbideak eta batik bat bere hilketak kontatzen dizkigu.
Samuraiak, bere klanak begiko ez duenak eta soldatapeko hiltzaile bihurtuta,
XVII. mendeko Japoniako bideak zeharkatzen ditu semearekin batera, bere
ezpata eskaintza onena egiten dionaren zerbitzura jarriz. Aldi honetan,
Lone Wolf emakume arriskutsu (eta tatuatu) bat hiltzeko kontratatu
dute. |