La bola de cristal
Asteak La bola de cristal TVEko programa mitikoari omenaldia egin nahi izan dio Udalak eta Alcalá de Henaresko Unibertsitateak antolatu eta ekoiztutako erakusketarekin, eta Subterfuge Records, Círculo Digital eta Plaza & Janés-en lankidetzarekin. La bola de cristal izugarrizko sormena erakutsi zuen programa izan zen, eta 1984 eta 1988 urte bitartean eman zuten telebistan. Askatasun osoz egindako programa zen, eta genero zinematografikoak eta literatur lanak berrikusteaz gain, bertan Espainiako panoraman ziharduten musikari eta umorista nabarmenetako batzuk lan egin zuten.