| Roger
Cormanek, bere autobiografiari Nola egin nituen 100 film Hollywooden
eta inoiz zentimo bat ere eskatu gabe izenburua eman zionak, Coppola
edo Demme zuzendariei adibidez lehenengo aukera eman zien gizonak, Iparramerikako
fantastikoaren izen handienetakoak, Edgar Allan Poeren egokitzapen batzuk
zuzendu zituen hirurogeiko hamarkadan. La caída de la casa
Usher, egokitzapen horietatik lehena, sonatuenetako bat eta bere
pelikula onenetako bat da zalantzarik gabe. Richard Matheson handiak idatzitako
gidoiarekin, beste askoren artean Soy leyenda (izenburu ugariren
sorburua, aitortua edo aitortu gabea) eta El increíble hombre
menguante nobelen egileak, eta beti bezala Vincent Price paregabearen
presentzia dotorearekin, filma Cormanek duen talentuaren erakusgarria
da baita beldurrezko pelikula kezkagarria, argia, ederra eta gotikoa,
klaustrofobikoa eta klasikoa ere. |