La cosa
(The Thing, 1982). Estados Unidos. 109 minutu
Beste planeta bateko izaki bat, Antartidako izotzetan milaka urtez lozorrotuta egon dena, esnatu egin da Estatu Batuetako zientzialari talde bat hiltzeko prest. Christian Nyby eta Howard Hawksen El enigma de otro mundo agertu eta hogeita hamar urte beranduago, John Carpenterrek bertsio berri bat egin du istorio horren inguruan. Bizitasun handiko pelikula honetan etengabe estututa dabiltzan gizon talde batek arrisku ezezagun eta ia ikusezin bati aurre egin beharko dio, atsedenik hartu gabe, susmoa hartuta eta beldurrez. Western klaustrofobikoa, zuria eta izoztua, generoaren maisu den Ennio Morricone italiarraren jatorrizko soinu-bandak lagundutakoa.