La máscara del demonio
(La maschera del demonio, 1960). Mario Bava y Lee Kresel. Italia. 87 minutu
Mario Bavaren opera prima, eta Europako beldurrezko zinemaren historiaren funtsezko pelikuletako bat. Pelikula honek generoaren zuzendari nagusietako baten aurkezpena eta mito baten jaiotza adierazten du: Barbara Steele, film honi esker Italiako beldurrezko generoaren musa bihurtua. Nikolai Gogolen El viyi kontakizunetik egokitua, La máscara del demonio-k Ada printzesaren berpizkundea kontatzen digu. Ada, kultu sataniko baten apaiz emakumea, sutan hil zen aurpegian iltzez zulatutako mozorro batekin. Bi mende beranduago, odol tanta bati esker berpiztu ondoren, mehatxu bila hasten da. Pelikula dotore, erakargarri eta ahaztezin hau kopia berri batean ikusi ahal izango dugu Donostian.