La matanza caníbal de los garrulos lisérgicos
(1993). Antonio Blanco, Ricardo Llovo. España. 75 minutu
Orain dela hamar urte. Orain dela hamar urte zoratutako galiziar talde batek Antzoki Zaharra hartu zuen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren IV. Aste hartan oihartzun handia izan zuen pelikula bat aurkezteko. Antonio Blanco, Ricardo Llovo eta Manuel Manquiña buru zirela, La matanza caníbal de los garrulos lisérgicos film luzea ekarri ziguten, marketing teknika berritzaileek finantzatuta (1.500 pezetaren truke filmaren bideo-kopia bat eskuratzeko eskubidea ematen zuten bonoen bidez). Urte haietan Espainiako beldurrezko generoan ohikoa ez zen pelikula hark Machado familiaren gorabeherak kontatu zizkigun, Europako araudi berriek hondamendia ekarri zioten nekazari familiarenak, giza haragiaren abantailak ezagutuko zituztenak. Asteak omenaldia eskaini nahi dio bere historia laburraren barruan jadanik legendario bihurtutako pelikula hari.