La niebla
(The Fog, 1980). Estados Unidos. 89 minutu
Gizakiak beti izan dio beldur iluntasunari, garai guztien hasieratik. Ezin ikusi izanak beti kezkatu gaitu. Hala eta guztiz ere, baliteke kezkagarriagoa izatea guztia ezin ikusi izatea, parte bat bakarrik ikusi ahal izatea, alegia. Lainoak gauzak osotasunean ikustea eragozten digu, errealitatearen zati batzuk bakarrik erakusten dizkigu, segurtasunik gabe uzten gaitu, engainatu egiten gaitu, agertu eta desagertu egiten baita, hor dago eta bat-batean ez dago. Lainoak inguratu egiten du guztia, eta mugitu eta ezkutatu eta inguruan ibili ohi da, eta gogorarazi egiten digu, eta mehatxu bila dabilen beste garai bateko jendea ekarri ohi digu. Antonio Bay bere mendeurrena ospatzen ari da. Baina herria odolari eta hezurrei esker sortu zen, zintzilik utzitako kontuak konpontzera itzuli berri diren gizon talde bati esker. Jamie Lee Curtis berriro agertu da Carpenterren eskutik eta oraingo honetan ama ekarri du berarekin.