| Karl
Friedrich Hieronymus, Munchhausen baroia, Alemaniako pertsonaia historikoa
da, urteak aurrera joan ahala legenda bihurtua. Bere garaian oso ezaguna,
fantasiazko istorio ugari kontatu ohi ziren berari buruz, bataila eremuan
izan zituen garaipenak, Ilargira egin zuen bidaia…, eta guztiak
Rudolf Erich Raspe eta Gottfried August Bergerrek bildu zituzten XVIII.
mendearen amaierako nobela sendoetan. 1911n, zinemaren aitzindari den
Georges Mélièsen film labur batean protagonista izan zen,
eta harrez geroztik hainbat pelikulatan agertu izan da, adibidez Josef
von Bákyk zuzendutako bertsio honetan, Karel Zemanen egokitzapen
librea eta Terry Gilliamen pelikula. Las aventuras del barón
Munchhausen, nazien garaian filmatutakoa, pertsonaia ospetsu
horri buruzko pelikula aleman entzutetsuena da, eta oso zinta dibertigarria
publiko orokorrarentzat. |