La sombra de Frankenstein
(Son of Frankestein, 1939). Rowland V. Lee. Estados Unidos. 100 minutu
El doctor Frankenstein eta La novia de Frankenstein ondoren, sailaren hirugarren pelikula iritsi da, jatorrizko izenburua Son of Frankenstein izanik, hau da, “Frankensteinen semea”. Eta halaxe da. Doktorearen semea, Wolf izenekoa, bera ere doktorea, noski, eta familiaren etxera iritsi da bertan emaztearekin eta umearekin batera bizitzeko. Eta bertan Ygor gaiztoarekin topo egiten du, Bela Lugosirekin berarekin, Frankensteinen pelikula batean, mihi gaiztoek diotenez bere aurpegia munstroaren makilajearen azpian ezkutatuta geratzen zelako antzeztu nahi ez zuen pertsonaia horrekin. Boris Karloff ere bertan da, kreatura ez baita guztiz hil, Frankenstein berri batek bizitzara itzultzea besterik ez du espero. Eta zein aproposago Basil Rathbone baino? Zerbait falta bazen, Lionel Atwillek Krogh inspektore bitxiaren pertsonaia antzezten du, kasua konpontzeaz arduratzen ari denaren pertsonaia, alegia.