| Pop
galaxian bukatu da lasaitasuna. Vinilo Profesorea, unibertsoko dj maltzurrena,
erabaki sendoa hartuta, Pecos, Raphael, Pimpinela eta beste hainbaten
diskoak suntsitzen saiatuko da bere musika inposatu nahian. Pipermint,
Fresa eta Golosinak, alegia Superlagunek bakarrik geldiarazi ahal izango
diote, hiru nerabe horiek super-ahalmenak baitituzte, eta ongia egiten
dihardute. Diskotekako ispiluzko bolei, disko jaurtigaiei eta pintxadisko
maltzurraren gainerako arma guztiei aurre egingo diete, arte martzialetan
duten trebetasun handiaz, mugarik ez duen adoreaz eta batik bat garaitezin
bihurtu dituen euren arteko adiskidetasunaz baliatuz. Lan dibertigarri,
fresko eta lotsagabe honetan Bárbara Goenaga donostiarra (El
regalo de Silvia), Lluvia (Cuéntame cómo
pasó) Rojo eta Momoyo Miya (Off pelikula
harrigarrian ikusi genuena) dira protagonistak. |