| Fantasiazko
generoaren mundua ez da sortu eta suntsitzen den horietakoa, aldatu eta
zabaltzen den horietakoa baizik, Politologiako liburuetan inoiz pentsatu
edo imajinatu ez diren aliantzak, hermandadeak eta inperioak eraikitzen
dituen horietakoa. Frantziak eta Koreak bat egin zituzten indarrak animaziozko
pieza harrigarri hau aurrera eramateko, besteren artean Europan Kieslowski
aurkeztu zuen gizonak, Marin Karmitzek ekoiztutakoa. Elkarren etsai diren
bi herriri buruzko kontakizun bikaina, eguzkiaren oinordekoena eta euriaren
jendearena, brontosaurioen gainean dabiltzan gudariak, altzairu puruzko
emakumeak, pieza bateko maltzurrak, eta ninfak eta lamiak, iniziazioko
ipuina, fantasia heroikozko epopeia eta zientzia-fikziozko pelikula. Les
enfants de la pluie animazioaren maisu batek zuzendu du, Philippe
Leclerrek, eta Pilote, Metal Hurlant eta Heavy Metal bildumetako maisuetako
batek sortu du, Philippe Cazakek. |