![]() |
| Les
oiseaux de lux Neighbourhood Watch Stilts International |
| Les
oiseaux de lux txori erraldoi monokromatikoen eta gainean eramaten
dituzten arrotzen inbasioa da. 1994an agertu ziren lehen aldiz Festimagique
etxearen eskariz, Frantziako iparraldeko zentro komertzialetan eta azoketan
emanaldiak eskaintzeko. Txoriak kaleetan zehar desfilatzen aritzen dira,
leku harrigarrienetan agertu ohi dira, oinezkoak ustekabean harrapatzen
dituzte, hiriguneetan zehar ibiltzen dira. Koloreak markatuta bizi dira,
apainak dira eta besteek zaintzeko eta etengabe besarkatzeko premia sentitzen
dute. Baina bazkaltzeko ordua bada, zaindu ondo ogitartekoa. Neighbourhood Watch Stilts International 1993an eratu zen bere jaioterrian, Newcastlen, parke batean berariazko muntaia bat sortzeko. Harrez geroztik ikuskizun desberdinak muntatu dituzte eta munduko bazter guztietara eraman dituzte. Hirietan haluzinazioak sortzen, magiaren eta errealitatearen arteko elkarrekintzan, antzerki bisualean espezializatuta daude. |