L’orribile segreto del dottor Hichcock
(1962). Riccardo Freda. Italia. 88 minutu
Riccardo Fredak zuzendutako pelikula legendarioa, besteak beste Caltiki, il mostro inmortale edo I vampiri zuzendu dituenak. Hichcock doktoreak hildako emakumeekin harreman sexualak dituenean bakarrik lortzen du plazerra. Bizirik dauden emakumeak ez zaizkio interesatzen. Emaztea bizirik dago, ordea. Hala, gauez droga bat eman ohi dio lo har dezan, eta gustura eszitatu ahal izaten da horrela. Baina egun batean neurriz gaineko dosia emango dio eta Margherita hil egingo da. Hamabi urte beranduago berriro ezkonduko da, aldi honetan Barbara Steele paregabearekin, Europako beldurrezko generoaren erreginarekin. Urteak igaro dira, baina hala ere medikuaren lehenengo emaztearen presentzia hor dago beti. Beldurrezko zinemaren benetako klasikoa, morbositatea eta aztoramena eragiten duena, baita aitzindaria ere nekrofiliaren gaia lantzeko garaian.