| Zuzendariak
gidoi bat idatzi zuen Marilyn Mansonentzat, Hollywood
alegia, Columbineko sarraskiak utzitako arrastoen ondoren New Linek etendako
produkzioa. Ekoizleak Estatu Batuetako Ogasunarekin arazoak izan ditzake,
panpina puzgarrietan gastatu dituen milaka dolarrak justifikatu beharrean
izango baita, baita larruz eta kateaz osatutako jantzi dotore horretan
gastatu dituenak ere. Hori gertatzen ari den bitartean, goza dezagun pelikula
honetaz. Bertan, nola ez ba, koitadu bat bere panpinatxo lirainaren menpean
dago, nahi duelako, eta benetako neska bat bere erakargarritasunen (dudazkoen)
aurrean makurtzen denean (nolabait esatearren), itxuraz nahiago du latexa
haragi freskoa baino, pantailan agertzen diren emakumeengan horrek nahiko
ondorio latzak ekarri arren. Lotsagabea, independentea, inoiz ere inmorala
baina beti amorala, ordea, Love Object maitagarria da. |