| Zinema
mutuaren garaitik hirurogeiko hamarkadako apoteosiraino pelikula ugariren
protagonista, Maciste zeluloide metro gehien bete dituzten heroi indartsu
horietako bat da. 1914an Giovanni Pastroneren Cabiria-n
agertu zen jadanik, zinemaren historiako peplum ospetsuenetakoan.
Aldi honetan, Maciste Eskozian da, XVII. mendean, emakume gazte bat heriotzetik
salbatu nahian, oraindik dirauen madarikazio bat bota zuen eta sutan hil
zuten sorgin baten ondorengoa izanik. Gaztea ikustean, herriko biztanleek
sorgina itzuli dela pentsatzen dute, eta hiltzea erabakiko dute. Bidegabekeria
hori konpontzeko infernura jaitsi beste erremediorik ez du izango Macistek.
Riccardo Fredak zuzendutako sailaren bigarren pelikula, bertako protagonista
Kirk Morris izanik, Adriano Bellini jaioa. |