Kozure Okami: Meifu Mado
(1974). Kenji Misumi. Japón. 89 minutu
Hirurogei eta hamarreko hamarkadaren hasieran, Shintaro Katsu aktoreak, Zatoichi heroi itsu legendarioaren inguruan (Japoniako zinemaren historian nonahi agertu izan dena, eta 2003an Takeshi Kitanoren eskutik berriro egokitua) hainbat pelikulatan protagonista izandakoak, Kozure Okami komikien saila pantaila handira eramateko proiektua ekoiztea erabaki zuen. Bere anaia Tomisaburo Wakayama, samuraien zineman esperientzia handikoa, historiaren protagonista bihurtu zuen. Katsuk lehenengo hiru emanaldiak ekoiztu zituen, eta Wakayamak hurrengo hirurak. Hau bosgarren pelikula da, eta Kenji Misumi da zuzendaria, sagaren itxura bisualaren benetako sortzailea, bera izan baitzen Ogami Itto eta semearen lehenengo hiru abenturen zuzendaria. Hemen, “otso bakartiak” bost gudariri aurre egin beharko die.