Memorias de un hombre invisible
(Memoirs of an Invisible Man, 1993). Estados Unidos-Francia. 99 minutu
Gizon ikusezina fantasiazko generoaren pertsonaia klasikoenetakoa da, zineman nahiz literaturan. XX. mende osoan zehar, ia etengabe agertu izan da mundu guztiko pantailetan, James Whalek zuzendutako eta jadanik klasiko bihurtutako Universal etxearen pelikulatik hasita, Claude Rains gizon ikusezinarena eginez halakorik ez den eszenetan. H.G. Wellsen kontakizunean oinarritutako pelikulatik eta bere sekuela desberdinetatik hasi eta duela gutxi agertutako El hombre sin sombra-raino, azken hau Paul Verhoevena eta Kevin Bacon protagonista izanik. John Carpenterrek, beti fantasiazko generoaren ertzetan ibili ohi denak, laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran egin zuen bertsio hau. H.F. Sainten nobelan oinarrituta eta Chevy Chase, Daryl Hannah eta Sam Neill handia protagonista direla, pelikula hau zientzia-fikzioaren eta komedia erromantikoaren artean dabil txandaka.