|
| Moon
Child (2003). Takahisa Zeze. Japón. 119 minutu |
| Zuzendaria, Takahisa Zeze, oso ezaguna da pinku-eiga generoan egin duen lanagatik, Japoniako erara egindako pelikula pornografikoak izanik. Filmatzaile amorratu, independente eta libertario honek Japoniako estudio handi batzuek lausengatu zuten metraian mugarik jarri gabe filmatzeko, gidoian, denboran, modu bisualetan oztoporik jarri gabe, III. Milurteko honetan eta dagokion lehenengo mende honetan gertatzen den istorio honetan, banpiroen, adiskidetasunaren, maitasunaren, balen eta inmolazioaren kontakizun honetan. Moon Child-en ezer ere ez da ezinezkoa eta ikusle ausartenak onartuko du batzuetan Rebelde sin causa eta beste batzuetan Entrevista con el vampiro pelikulen antzekoa dela. Eta onartu egingo du, bai, zeren eta egunsentiaren aurrean agertzen den mutil hilezkorraren irudiak ez baitu preziorik. |