Nick Carter, aquel loco, loco, loco detective
(Adela jeste nevecerela, 1977). Oldrich Lipský. Checoslovaquia. 102 minutu
1886an sortua, Nick Carter, Iparramerikako herri literaturaren pertsonaia ezaguna da Joe Kolaloca-ren arduradunak zuzendutako fantasiazko pelikula surreal honen protagonista. Aldi honetan, Lipskyk omenaldi eztia eta parodia egiten dio detektibeen zinemari. Hemen, Nick Carter da detektibea, eta Pragara joan beharko du era misteriotsu batez galdu den zakur baten aztarnak ateratzera. Bertan, bere etsai zahar bati aurre egin beharko dio, “Botanikoari”. Adela izena duen eta musika klasikoa entzuteak gosetzen duen landare haragijaleari esker bere etsaiak hiltzen dituenari. Ikertzaileak fantasiazko gadget ugari erabiltzen ditu, esate baterako bentosadun oinetako batzuk paretatan gora igotzeko edo hegan egiten duen pedaldun bizikleta bat. Eldarniozkoa, irudimenezkoa eta asmamenez betea, Zeman maisuaren zinemari buruzko etengabeko erreferentziak dituen pelikula hau Lipskyren talentuaren erakusgarri nabarmena da.