Pool Shark
(2002). Sam Walker. Gran Bretaña. 8 minutu
Bainu eguna. Jendea lasai dabil uretan seme-alabekin jolasean. Adin eta baldintza guztietako pertsonak igerian dabiltza, edo elementu likidoan beren buruak bustitzen edo freskatzen. Bat-batean hegal bat azaleratu da ur hondotik. Arriskua giroan eta soinuan. Marrazoa, beharbada? Flipper? Free Willy? Ez, ez baita eguzki argirik ikusten, urak kloroa dauka eta kortxo-ilarak daude. Piszina bat da. Eta Pool Shark-en hasiera da, aurten Sam Walkerrek aurkezten digun lana, Astearen aurreko edizioan Film Labur Onenari Epaimahaiak emandako Saria irabazi ondoren, Duck Children pelikularekin. Zer egiten du marrazo batek piszina batean? Marrazo bat da, ez? Eta piszina bat da, ez? Ezer ez da ematen duena formatu laburreko pelikula honetan, errealitatearekin eta ikusleekin, haien beldurrekin eta ikusi dituzten pelikula guztiekin jolas egiten duen pelikula honetan.