Prop & Berta
(Prop & Berta, 2001). Per Fly y Janis Cimmermanis. Dinamarca. 73 minutu
Prop-ek basoaren erdian dagoen etxe bat hartu du oinordetzan. Ondoan, bizilagunei gorroto dien sorgin bat bizi da, munduko kreatura maltzurrena izan nahi duena. Herriko biztanle guztiek Propek alde egitea nahi dute, sorgina haserretu ez dadin. Baina Propek geratzea eta Berta, behi aldartetsuaren eta hitz jario handikoaren laguntzarekin borroka egitea erabakiko du. Per Fly zuzendari daniarraren bigarren film luze hau, Prop & Berta, Bent Solhofek sortutako bi pertsonaietan oinarrituta dago. Pertsonaia horiek oso ezagunak egin dira azken urteotan eta hogeita hamar istorio baino gehiagoren protagonista dira. Pelikula Zentropa Entertainments etxeak ekoiztu du, Lars von Trier eta Peter Aalbaek Jensen izanik jabeak. Prop eta Bertaren ahotsak Danimarkako zinemaren izen handiko bi antzezlerenak dira, Otto Brandenburg eta Paprika Steenenak, azken hau Dogma mugimenduaren aktoresa nagusia izanik.