Robot Stories
(2002). Greg Pak. Estados Unidos. 85 minutu
Pelikula honengatik jasotako sariak eta sari horiek lortzearen arrazoien zerrenda aipatzeko testu honek dituen lerroen erdia beharko genuke: Rhode Island, Florida, Puchon, Suedia, ShockerFest, Dallas, New Haven; pelikula onena, aktoresa onenak, errealizadore gaztea, aktore onenak, soinu-banda onena, gidoi onena. Horiez gain, Floridan, epaimahaiaren faboreak bereganatu zituen “adierazten duen egiagatik eta hunkitzen duen gaitasunagatik”. Kontakizun, desberdinetan, laburretan eta trinkoetan banatuta, “Love Machine”-en emanaldian maitemindutako makina antzezten duen mutikoak zuzenduta, mundu erdian txalo beroak jasota, tristura, maitasun, eroaldi, hurbilegi dagoen etorkizun misturak isurtzen ditu, eta purutasun eta erabakitasun basatiez kontatuta dago.