Rompe Candela
Palo Q’Sea
Rompe Candela kalejira bat da, eta plazarako ikuskizun bat. Bertan, musikak, antzerkiak eta pirotekniak elkar hartzen dute Kolonbiako mitologiako elezaharrak azaltzeko: musika Atlantikoko eta Itsaso Bareko kostaldeetako folklore afro-
-kolonbiarra da; antzerkia publikoarekin izaten den elkarrekintza da, Kolonbiako elezaharretan oinarritutako panpinen sorkuntza, zango, mozorro, kolore eta dantzen teknika; pirotekniak argiz, kolorez eta sorpresaz betetzen ditu ikuskizunak.

Rompe Candela-k ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka antzezten du. Pertsonaiak legendak dira, Kolonbiako kulturaren sinboloak, eta mundua bizi deneko oreka adierazten dute. Musikak eta deabruek poza ekartzen dute zangoak daramatzaten izaki ilunen asmo beltzen aurka. Panpinek deabruei laguntzen diete ongia defendatzen.

Palo Q’Sea konpainia 1987an sortu zen Pereiran, Kolonbian. Eremu desberdinetatik etorritako pertsonez osatuta dago, eta horrek freskotasun eta aniztasun berezia ematen dio taldeari. Palo Q’Sea taldea Kolonbiako herriaren mestizajearen isla da baita ere. Ezaugarri horietatik guztietatik sortu da nortasun handia eta izaera irekia, alaia eta beroa duen talde hau, Kolonbiako kultura eskaintzea xedetzat duena, ezaugarritzat duten aberastasun espirituala, artistikoa eta historikoa ezagutzera eman nahian.