Trukaje
zinematografikoak funtsezko osagai dira fantasiazko zineman, guztiok ametsen
mundura eraman gaituzten ezinezko irudiak sortzen baitituzte. Erakusketa
honen bidez, Asteak omenaldi bat eskaini nahi izan dio Emilio Ruizi, bere
maketekin eta margotutako kristalekin 450etik gora pelikulatan lan egin
duen espezialista honi. Erakusketan Ruizek azkeneko hamarkadetan egindako
lanetan erabili dituen marrazkiak eta maketak ikusi ahal izango ditugu.
Emilio Ruiz 1942an hasi zen zineman lanean, Florián Reyren La
aldea maldita pelikulan. Beste hainbat pelikulatan ere lan egin
du, esate baterako El humanoide (1979), Supersonic
Man (1979), Conan, el bárbaro (1980),
Dune (1984), La niña de tus ojos
(1998) edo Soldados de Salamina-n (2003). Bi Goya sari
irabazi ditu efektu berezi onenengatik, eta azken urteotako maketa eta
trukaje egile garrantzitsuenetako bat da.
|