Txiki-txikitandik
(edo ez hain txikitandik, gurasoek Chicho Ibáñezen telebistako
programak eta beldurrezko pelikulak ikusten utzi baziguten edo uzten badigute,
horren arabera) erakutsi ohi digute noizbait banpiroren bati aurre egin
behar badiogu baratzuriak, hesolak, ur bedeinkatua, gurutzeak (edo gurutze
forma duen edozein gauza, Peter Cushingek ondo zekien bezala), eguzki
argia… erabili behar ditugula. Banpiro talde batek erasotako gizona
babes bila dabil eliza batean, Kristoren oinetan, gurutze santuaren babesean.
Baina zer gertatzen da zinemak egia esan ez badigu? Zer gertatuko litzateke
gauzak Browningek, Fisherrek eta halakoek kontatu zizkiguten bezalakoak
ez balira? Komedia digitala, umore ukituaz banpirismoaren eta kristautasunaren
arteko loturei buruzko hausnarketa egiten duena. |