Skinned Deep
(2002). Gabe Bartalos. Estados Unidos. 114 minutu
Gabe Bartalosek, gugan arrasto sakona utzi zuten pelikulen -Elmer, Basket Case II eta Frankenhooker- makilajeko efektu berezien sortzaile bikainak bezain arduragabeak ustekabean harrapatu ditu lagunak (guztiak fantasiazko zinemaren benetako high class) eta beren lankidetzarekin udalaren, poliziaren edo instituzioen inolako baimenik gabe filmatu du pelikula hau, inoiz ere La matanza de Texas ikusi ez duelako eta emakume xahar maitagarriek maitagarri izateari utzi eta erabat burutik jota dagoen talde baten gainean matriarkatu basatia burutu dezaketela ez dakielako iskanbilatan sartutako familia batekin. Erakargarria, jariagarria, tolesgabea eta perbertitua, pelikula honek amodioaz, motoez eta gastronomiaz hitz egiten digu. Bide batez, besoa mozten dioten aktorea besamotza zen lehendik, beraz, ez kezkatu.