Sorgin bat etxean
(En häxa i familjen, 2000). Harald Hamrell. Suecia. 82 minutu
Maria 8 urteko haurra da, anaia txikiarekin, alegia Lillen bihurriarekin gela berean egoten jarraitu nahi ez duena, beti ari baitzaio broma astunak egiten. Ezin du gehiago. Nahi bat eskatu du: anaia desagertzea. Maria gaixo jarri da eta gurasoek haurtzain berri bat kontratatu dute, Gerta izeneko emakume zaharra. Mariak Lillen eramatea etorri den sorgin bat delako susmoa hartu du. Baina benetan sorgina al da? Harald Hamrell, bere herrialdeko telebistako errealizadore entzutetsua da pelikula honen zuzendaria. Pelikula gazteentzako literaturan espezializatutako Ulf Stark idazle suediarraren Maria Bleknos nobelan oinarrituta dago. Sorgin bat etxean pelikulak Haurren Epaimahaiaren Saria lortu zuen Lübeckeko (Alemania) Nordic Film Days-etan 2000n eta Publikoaren Saria Montrealgo (Kanada) Haurrentzako Nazioarteko Zinemaldian 2001ean.