| Beste
planeta bateko izaki bat Wisconsinen lurreratu da. Eta Jenny Hayden lagun
duela ibili beharko du herrialdean zehar. Hildako senarraren ezaugarriak
hartu ditu. Baita bere txapela ere. Hiru egunez arituko da esperientzia
berriak bizitzen eta ikasten, gizakiak nola bizi diren eta nola sentitzen
duten jakiten. Carpenter humanistak, Jeff Bridges bikainaren eta lehenengo
“Jones neskaren” lankidetzarekin, laurogeita hamarreko hamarkadako
lurtarren munduaren ikuspegia eskaintzen digu, Sinatraren eta Stones taldearen
abestiak kantatzen dituen super-sagar-tarta zalea den eta Jack Nitzscheren
soinu-banda ahaztezin eta sintetikoaren erritmoari jarraituz maitasuna,
bere definizioa ulertu baino lehen ere, aurkitu duen iritsi berriaren
ikuspegitik. |