Supersonic Man
(1979). Juan Piquer Simón. España. 94 minutu
Supersonic Man kanpoaldeko espaziotik dator Gulik doktore maltzurrak (Cameron Mitchell) ekin nahi dion suntsipenetik gizadia salbatzeko. Juan Piquer Simón valentziarrak, betiere fantasiazko generoarekiko leial (Viaje al centro de la Tierra-tik hasi eta Manoa, la ciudad de oro-raino), bere filmografiaren pelikula ezagunenetako bat zuzendu du. Espainian genero honetako Slugs, muerte viscosa, La grieta edo Mil gritos tiene la noche pelikulak zuzendu ditu eta argazkietan Juan Mariné eta efektu eta trukajeetan Emilio Ruiz, Asteak aurten erakusketa bat eskaini diona, izan ditu lankide. Estreinatu zenean arrakasta handia izan zuen pelikula honetan hirurogeita hamarreko hamarkadako musika bereziak laguntzen die superheroiaren ekintzei.