| Paradisua
goian omen dago, eta infernua behean, aingeruak eta santuak eta jende
ona zeru-goietan bizi omen dira eta Satanen jarraitzaileak, jende gaiztoa,
Lurraren sakontasunetan (Jules Vernerren gogoz bestera) bizi omen dira
(edo han omen daude behintzat). Estatu Batuetako petrolio konpainia batek
gurutziltzatuta dagoen Kristoren gorputz antzeko bat topatzen duenean
eta ate bat mundu ezezaguneratz zabaltzen denean, berehala deitzen die
gaian adituak direnei (hau da, Batikanora) norbait bidal dezaten, zer
gertatzen ari den esango diena, lurrazalaren azpian ezkutatuta jarraitzea
komeniko zen zerbait ireki ote duten ziurtatuko diena, infernuko ateak
zabaldu ote diren jakiteko, alegia. Bibliaren profeziak, helikopteroak,
arte martzialak eta beharbada Jainkoa eta Deabrua konbinatzen dituen lan
ikusgarria. |