|
| The
Gorgon (1964). Terence Fisher. Gran Bretaña. 83 minutu |
| Medusa. Terence Fisher. Christopher Lee. Peter Cushing. Hammer etxeko beldurrezko zinemaren funtsezko hiru gizonek berriro topo egin dute sustrai klasikoko istorio honetan. Kontakizuna Medusa mito grekotik sortu da eta Britainia Handiko ekoizpen etxeak (bereziki Fisherrek) bere fabrika marka bihurtutako giro, pertsonaia eta beldur sen horretan sakontzen du. Herri txiki batean harri bihurtutako jendea agertzen hasten da, guztiek Medusa ikusi izan balute bezala. Pertsonaia mitologiko horren ileak suge bihurtu ziren eta madarikazio bat darama berekin, alegia begiratzen duten guztiak harri bihurtuta geratzen direla. Baina ez al zen elezahar bat? |