| Zuzendari
jaunarekin hizketan, alegia zenbait film labur eta bideo musikalekin arrakasta
lortu duen eta eskuz egindako efektu bereziak atsegin dituen tipoarekin.
The Locals pelikulari buruz ari zela hauxe entzun genuen
bere ahotik: “Pelikula gotikoa da, mamuena, lehengo erara egina,
eta bere xedea XXI. mende honetako publiko gaztea da”. Erreferentziak
bilatzen hasiz gero, Greg Pagek, egia esan, aurkitzen ditu, eta egundokoak
gainera, hor ditugu El sexto sentido eta Los
otros. Berriro definitzen hasiz gero, beldur handia sorrarazten
omen du, gau batean gertatzen da eta beti beldur izan diogun guztiaren
aurrean jartzen gaitu: Ilunpea, Heriotza eta Horren ondoren dagoena. Azken
finean, The Locals pelikula inozo horietako bat izan
zitekeen, besteen arazoetan sartzen diren nerabe inozoei buruzkoa, baina
ondo landutako gidoiak justu “beste aldera” mantentzen duena,
ordea. |