| Bere
hirugarren film labur honekin Robert Morganek infernu zinematografikoetara
jaisten jarraitzen du. The Man in the Lower-left Hand Corner of
the Photograph eta The Cat with Hands ondoren,
biak Astearen aurreko edizioetan proiektatuak, animaziogile britainiarrak
leial jarraitzen du bere estiloarekin, banantzen dituzten bi anaia siamdar
protagonista diren maitasunezko eta bakardadezko istorio honetan. Beste
pertsonaiaren beharrik izan gabe, izuikara, beldurra eta kezka larria
eragiten digun kontakizuna, elkartuta jaio diren eta, hobeto bizi daitezen,
medikuntzak banandu dituen bi izakiren arteko harremanari buruzkoa. Baina
ezinezkoa da halako banantzerik, hausturarik sortu gabe. Beldurrean dotorea
eta haragizkoa erabat, Robert Morganek begiek bakarrik hitz egiten duten
lan honekin zera erakutsi digu berriro, Europako oraingo zinemaren animaziogile
interesgarrienetako bat dela. |