| Ateklihare,
ateklihare. Krimen zinematografikoen eremuan bada sail bat ia zuzendari
guztiek ahazten dutena eta ziurrenez jende zintzo askok bere buruari beti
galdetu ohi diona, hilketa bat, bainu-gelan adibidez, gertatzen den pelikula
bat ikusten duenean. Eta nork garbitzen du gero bainu-ontzia? Horixe da
ia beti kendu ohi diguten istorioaren zatia, edo (salbuespen ohoragarrienetakoa
Pulp Fiction-eko Otso jaunaren lana izanik) oso denbora
gutxi eskaintzen zaiona. David Ulothek The Shine film
laburraren muineraino eraman du ahaztutako denbora hori. Egia da bi minutu
besterik eskaintzen ez diola, hori da, ordea, krimenaren munduan lan “zikinaz”
arduratzen diren pertsonei, garbiketarako produktuei (Hertex edo Mr. Proper
deitu berdin dio) eta El resplandor-i bihotzez eskainitako
omenaldi honek irauten duena. |