| Autobideko
bakardadeko ordainleku batean, ezeren erdian, begirada tristea duen neska
gazte itxugabe bat dantzari izatearekin ametsetan dabil. Garitan sartuta
ordu asko ematen ditu lanean, iluntzen denean inork ikusi gabe atera ahal
izaten duen arte. Etxera itzultzen denean dantza egitea besterik ez du
gogoan, eta dantzari handi bat dela amets egiten du, eta etengabe aritzen
da dantza eta dantza. Horiek dira egunean dituen momentu bakarrak zoriontsua
edo sentitzen denekoa. Baina egunsentian lanera itzuli eta bere kutxan
berriro ezkutatu behar izaten du, mundutik aldenduta, pertsona normala
balitz bezala jarduten saiatuz, horrelakorik existitzen bada behintzat.
Rachel Johnsonek bere ahotsaz kontatzen digu bakardadeari eta bilaketari,
posible ez diren edo beharbada posible diren ametsei, azken finean ametsei
buruzko istorio hau, ametsak baitira mundua etengabe biraka egitea eragiten
dutenak eta Lurreko biztanle guztien hankak, luzeak nahiz motzak, mugiarazten
dituztenak. |