| Kreatura
legendarioak, beldurrezko zinemaren… zinemaren historiaren protagonistak.
Banpiroak. Bela Lugosi, Christopher Lee, Gary Oldman, Drakula, Blakula,
Brakula, Valek, Vlad, Chiquito, Lili Taylor, Cruise, Walken, Bellucci,
Banderas… Banpiroak. Mundu guztiko pantailek banpiro ugariri egin
diete harrera betidanik. Mitora, legendara... hurbiltzeko egindako hainbat
eta hain saio eta gero, John Carpenterrek banpiro ehiztariak hartu ditu
oinarritzat, zehazki Batikanoren esanetara lan egiten duen talde bat,
Estatu Batuetan gauaren eta odolaren kreatura horiek garbitzeaz arduratuko
den taldea. Jack Crow da agintaria. Bakeroak, kamixeta beltza, larruzko
txaketa, betaurreko ilunak, Carpenterren musika… |