![]() |
| Village
of the Damned (El pueblo de los malditos) (Village of the Damned, 1995). Estados Unidos. 99 minutu |
| Wolf Rillak 1960an egokitu zuen John Wyndham idazle britainiar joriaren Los cuclillos de Midwich lana, eta gure planetan estralurtarrek egindako inbasio bati buruz inoiz filmatu den pelikula onenetako bat sortu zuen: Village of the Damned. Hiru hamarkada igaro ondoren, literaturako jatorrizkoaren nahiz Rillaren pelikularen iturritik edanez, John Carpenterrek begi disdiratsuak eta ile zuria duten haur mehatxagarri horien istorioaren bertsio berri bat filmatu zuen, Midwichen jaioak diren eta taldean mugitzen diren haur horien helburua mundua konkistatzea izanik. Christopher Reevek George Sandersen txanda hartu zuen herriko medikuaren pertsonaia antzezteko, hain zuzen ere aurrera egin ez dezaten eta beren suntsipenetik gizadia salbatzearren haur horiei aurre egin beharrean haiei ulertzen saiatzen den zientzialariarena. Aipatzekoa da Mark Hamillen lana, Luke Skywalker ahaztezinarena, herriko apaiz zoratuaren pertsonaia antzeztuz. |