Wonderful Days
(2003). Kim Moon-saeng. Corea del Sur. 90 minutu
Jaun andreok, hona hemen ikuskizuna. Apokalipsiak eztanda egin zuen baina bizirik irten gara Heriotzaz, Poluzioaz eta Izuikaraz inguratuta bada ere. Gizadiak bananduta jarraitzen du. Batzuk sekulako segurtasun neurriak dituen hirian babestu ahal izango dira. Legioan gosez akabatzen ari diren gainerakoak hil egingo dira. Proposamen zinematografiko hau Koreatik datorkigu eta animaziozkoa da, eta erreferenteak Shrek bezalako lan miragarrietatik hartu ditu. Animazioa erabatekoa da: tradizionala, eskuz egina, 2D eta 3Dn, oraindik garatzen ari diren beste aukera batzuez gain. Ekintza, mehatxu, gorroto, traizio eta maitasunezko istorio honen aurrean munduan izan den erantzuna egundokoa izan da. Izen handiko aldizkariek goretsi dute, esate baterako Variety eta Newsweek-ek, Japonian erakusteko eskubideak izugarrizko dirutzaren truke eskuratu ahal izan ziren. Europan, Aste honen barruan estreinatuko da.