Subkontziente
kolektiboaren munstroak gizakion adimenean bizi diren munstroei
buruzko erakusketa da. Tonu sarkastikoz, ilustrazioek gizakiaren fazeta
miserable bakoitzeko zitalkeriak adierazten dituzte. Tristurak, gorrotoak,
harrokeriak, bakardadeak eta beste hainbat hondamen psikologikok itxuragabetutako
munstroak dira.
Zoe Berriatúa aktore eta marrazkilariak besteren artean pelikula
hauetan lan egin du: África (Alfonso Ungría,
1996), El ángel de la guarda (Santiago Matallana,
1996), La camisa de la serpiente (Antoni P. Canet, 1997),
Volavérunt (Bigas Luna, 1999) eta El lado
oscuro (Luciano Berriatúa, 2002). Moebio
(2000) film laburra zuzendu du.
|