Cannibal Holocaust
Italia, 1980
Espedizio bat Amazonasera doa helburu bakar batekin: tribu basati batzuen jokabidea grabatu nahian desagertutako lau erreportariak aurkitzea. Monroe irakasleak (Robert Kerman) zuzentzen duen espedizioa etxera bueltatuko da, baina lehen taldeak oihanean egindako filmaketekin soilik. Filmaketa horietan hilabete batzuk lehenago oihanean gertatutakoa grabatuta dago. Dokumental itxura edukitzeagatik eta erakusten dituen irudi gordinengatik, oso imitatua eta debekatua izan da Cannibal Holocaust. Lanak mondo filmen eragin zuzena dauka, eta oso ezaguna egin zen, batez ere, Ruggero Deodato zuzendariari erailketa egotzi ziotelako (nekez lortu zuen errugabe zela frogatzea), eta filma hainbat egunez bahituta egon zelako.