Holocausto Caníbal


ProIEKZIOAK

  • urriak 30 / 17:00 / Victoria Eugenia Antzokia

Cannibal Holocaust

Italia, 1980

  • Zuzendaritza: Ruggero Deodato
  • Ekoizpena: Franco Di Nunzio, Franco Palaggi / F. D. Cinematografica
  • Gidoia: Gianfranco Clerici
  • Argazkia: Sergio D’Offizi
  • Musika: Riz Ortolani
  • Muntaketa: Vincenzo Tomassi
  • Aktoreak: Robert Kerman, Francesca Ciardi, Perry Pirkanen, Luca Giorgio Barbareschi, Salvatore Basile
  • Iraupena: 95 min

Espedizio bat Amazonasera doa helburu bakar batekin: tribu basati batzuen jokabidea grabatu nahian desagertutako lau erreportariak aurkitzea. Monroe irakasleak (Robert Kerman) zuzentzen duen espedizioa etxera bueltatuko da, baina lehen taldeak oihanean egindako filmaketekin soilik. Filmaketa horietan hilabete batzuk lehenago oihanean gertatutakoa grabatuta dago. Dokumental itxura edukitzeagatik eta erakusten dituen irudi gordinengatik, oso imitatua eta debekatua izan da Cannibal Holocaust. Lanak mondo filmen eragin zuzena dauka, eta oso ezaguna egin zen, batez ere, Ruggero Deodato zuzendariari erailketa egotzi ziotelako (nekez lortu zuen errugabe zela frogatzea), eta filma hainbat egunez bahituta egon zelako.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016