Ordezko andereñoa


ProIEKZIOAK

  • urriak 29 / 12:00 / Victoria Eugenia Antzokia

Vikaren

Danimarka, 2007

  • Zuzendaritza: Ole Bornedal
  • Ekoizpena: Michael Obel / Thura Film
  • Gidoia: Ole Bornedal, Henrik Prip
  • Argazkia: Dan Laustsen
  • Musika: Marco Beltrami
  • Muntaketa: Thomas Krag
  • Aktoreak: Paprika Steen, Ulrich Thomsen, Jonas Wandschneider, Emma Juel Justesen, Mollie Maria Gilmartin
  • Iraupena: 93 min

Guraso guztiek andereñoa perfektua dela pentsatzea lortu du seigarren mailako andereño berriak. Baina, gauzak zeharo ezberdinak dira atea ixten denean. Gure andereñoa Edurnezuriren ama gaiztoa infernuko izaki batekin nahastuta baino gaiztoagoa bada ere, hori ez da okerrena. Badago okerragorik: pentsamendua irakur dezake. Eta are okerragoa dena: ez dirudi gizatiarra denik. Eta gizatiarra ez bada, zertan ari da Lurrean? Zer asmo du umeak Frantziako eskola arteko lehiaketa batera eramaten dituenean? Eta, batez ere, nola egin behar zaio aurre estralurtar bati? Nattevagten eta Nightwatch remake amerikarraren arduradunak zuzendu du fantasiazko komedia dibertigarri hau, non egungo zinema daniarreko bi aktore garrantzitsuenetakoek parte hartzen duten: Paprika Steen –Festen, Mifune– eta Ulrich Thomsen –Brødre, Hævnen–.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016