Toki o kakeru shôjo
Japonia, 2006
Zer egingo zenuke denboran atzera egiterik bazenu? Hori da, hain zuzen ere, Makoto Konno neska gazte eta normalak bere buruari egin dion galdera, denboran atzera egiteko gaitasuna duela deskubritzen duen egunean. Dohain horri esker, Makotok istripuak saihestu ditzake, azterketak errepikatu… baina, guztia elkarrekin lotuta dagoela ulertuko du berehala. Iragana aldatzea oso arriskutsua izan daiteke, iraganik gabe bizitzen ikasi behar denean, gehienbat.