Kappa no ku to natsu yasumi
Japonia, 2007
Koichi Uehara ikaslea Tokioko auzo pobre batean bizi da. Koichik harri handi bat aurkitu du, edo hobe esanda, azken 300 urteetan lur-azpian bizi izan den kappa (Japoniako mitologiako uretako izakia) kumetxo baten oskola. Coo izena eman dio. Koichi eta Coo lagun onak dira, eta elkarrekin bizi dira. Baina, Coo ez da Tokioko bizimodura egokitu; bere familiaren hutsunea sentitzen du. Horrela, udako egun bero batean, Koichik eta Cook bigarrenaren arbasoak bilatzeko abenturari ekin diote.