Karafuru
Japonia, 2010
“Zorionak, loteria egokitu zaizu! Bekatuan erorita hil zara, baina bigarren aukera bat emango dizugu!", esan dio aingeru batek hil berri den arima bati. Ondoren, Makoto Kobayashiren gorputzean sartu da arima, bere buruaz beste egin berri duen 14 urteko mutil gazte baten gorputzean, zehazki. Purapuraren izpiritu apetatsuak gidatuta eta iraganeko oroitzapenik gabe, aurreko bizitzan egindako bekatua zein izan zen asmatu behar du arimak, Makotoren gorputzean duen denbora agortu aurretik. Gorputz eta bizitza berrian jada, hasiera batean arimak ez ditu ulertuko Makotok bere buruaz beste egiteko izan dituen arrazoiak. Baina, poliki-poliki, mutilaren familiaren eta lagunen eszentrikotasunak ezagutzen dituen heinean, egokitu zaion misioaren benetako helburua konprenituko du.