Tomie Unlimited (2011) + Karate-Robo Zaborgar (2011)

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2011(e)ko urriak 30
/ 23:00
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
195 minutu

Save the Rhinoceros / Pelastakaa sarvikuonot (2011). Malakias. Finlandia. 5 min

 

TOMIE UNLIMITED (2011). Noboru Iguchi. Japonia. 85 min

Ahizpa hila (ni baino askoz ere ederragoa, gidoiak hala eskatzen duelako) baineran sartu zait, ni bertan nagoela. Aurretik, aitak, izerditan eta bere ile beltza laztantzen harrapatu dudanak, kobrezko kable batekin jo nau oraindik bizirik egotea harritu egiten nauela esan diodalako (altzairuzko barra handi batek haren gorputza zeharkatu zuen). Hori bai, aurtengo Astean familia bat baino gehiagok logikoa ikusiko dute hildako seme-alabak heriotzatik itzultzea. Aitak hildako ahizpa sastatu du, baina, ahizpak ez du etsiko: bizirik zegoenean berea baina orain nirea den mutil-laguna berreskuratu nahi du. Japoniako eskola-umeak gara, eskola-ume japoniarren antzera jantzita gaude, eta Junji Itoren manga ospetsuan oinarritutako pertsonaiak interpretatzen ditugu. Erregistro ugariko Noburu Iguchik zuzendutako lan dotorea da. Gogoratu The Machine Girl lanaren zuzendariak aurtengo Astean Mazinger Z izan nahi duen motorraren istorioa ere aurkeztuko duela. Utzi behar zaituztet. Ahizpak nire lagun-mina jan berri du.

+Informazio gehiago


KARATE-ROBO ZABORGAR (2011). Noboru Iguchi. Japonia. 105 min

Ea, ez genuen, bada, "Sushi-tifoia" izeneko ekoizle-etxe japoniar batek Wender edo Lacuesta bat egitea esperoko, ezta? Bada, ez. Besteak beste, Tokyo Gore Police eta The Machine Girl proiektuak egin zituztenez ari garelako. Hori bai, oraingoan, erabat erotu dira gure japoniarrak, eta guztiz kitsch eta adeigabea den nahaspila sortu dute, Noboru Iguchiren, Yoshihiro Nishimura efektu berezietako maisuaren lagunaren, kolaborazioarekin batera. Lan honetan, moto arrunt bat Mazinger bilakatuko da; Mazingerrak muay thai egiten du (boxeo tailandarra), emakume-robot maltzur batzuk haien bularrak etsaiari tiratzen dizkioten bitartean (Afroditak, hots, MZren neskalagunak egin ohi zuen bezala). Robotek beherako-zurrustak erabiliko dituzte gizakiak gainditzeko. Filma zoragarria da, txatarra eta plastikozkoa, purtzila, eta guztia aurretik eramaten duen letxe txar sexualez, sozialez eta politikoz josia dago; Estatu Batuek Japonia suntsitu izan balute Zinema guztiz bestelakoa izango litzatekeela erakutsiko digu lan honek.

+Informazio gehiago

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016