Troll Hunter (2010)

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2011(e)ko urriak 30
/ 17:00
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
113 minutu

She's Lost Control (2011). Haritz Zubillaga. Espainia. 10 min

 

TROLL HUNTER / TROLLJEGEREN (2010). André Øvredal. Norvegia. 103 min

Trailerrak argi eta garbi adierazten du: "Norvegiarra da garai hauetako film onena. Ikusten duzunean ulertuko duzu zergatik". Trailerra interneten eskuragarri dago, baina, aurretik, produktoreek hainbat teaser igo zituzten sarera planetarteko biral efektua sortu nahian. Guk, erretinan eta ahosabaian Dead Snow laneko zonbiak ditugunok, benetan sinesten dugu trailerrak dioena, filma ikusi gabe ere. Lehenik, izugarri gustatzen zaigulako Sundance jaialdian (bertan estreinatu zen lana, eta estreinatu bezain laster, bazegoen remake yanki bat egiteko beharra ikusten zuenik) kritikari batek "umore nordikoa, ezin lehorragoa" hitzekin definitu zuena. Bigarrenik, troll gaiztoak ikusteko irrikatan geundelako; troll boskimano eta odoltsuak, David gnomoa telesaileko protagonista ergelak ez bezalakoak. Hirugarrenik, bat gatoz trollak harrapatzeko (edo filmatzeko) kristaua ez izatea komeni dela diotenekin: antza, trollak gai dira odol luteranoa edo katolikoa hainbat miliatara usaintzeko. Laugarrenik, troll izango banintz, nik ere irentsi nahiko nituzkeelako zinema egiteko Michael Moore erreferentetzat eta eredutzat hartzen duten ikasle mukizuak.

 

+Informazio gehiago

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016