The Orphan Killer (2011) + The Devil's Rock (2010)

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2011(e)ko urriak 29
/ 00:30
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
208 minutu

Special Bizarre Horror Nait (Axelcasas & Ronquete) 

Suffer (2010). Kimani Ray Smith. Kanada. 18 min

 

THE ORPHAN KILLER (2011). Matt Farnsworth. Estatu Batuak. 84 min

Mende eta milurteko bakoitzari serial killer bat dagokio. XIX. mendekoa Jack destripatzailea da. XX. mendean hainbat daude, baina Freddy, Jason eta Michael soilik aipatuko ditugu. XXI. mendeko eta Hirugarren Milurtekoko zerrenda-burua Marcus da, abere-hiltzaile garai, indartsu, eder eta dotorea. Marcusek gorbata darama eta alkandorako mahukak igota, baina oso haserre dago bizitzarekin, mojekin, apaizekin eta beste guztiekin. Hasteko, bere gurasoak erailak izan ziren. Ondoren, familia batek bere ahizpa Audrey adoptatu zuen, eta berari maskara bat jarri zioten jendea hurbil ez ziezaion. Film on bat lortzeko osagai ezin hobeak guztiak. Matt Farnsworthek zuzendu eta idatzi du istorio hau, eta argazkigintzaz eta soinuaz ere arduratu da. Bere emaztea istorio honetako scream queen ausarta da eta filmaren produktorea. Umezurtz-hiltzailea itzuli da, eta luzaroan izango dugu gure artean, Facebooken dituen 90.000 jarraitzaileak gogobetetzeko behar adina denbora (aizkorarekin, eztenarekin edo topatzen duenarekin).

+Informazio gehiago

 

THE DEVIL'S ROCK (2010). Paul Campion. Zeelanda Berria. 86 min

Filma Beldurrezko Astean parte hartzeko hautatua izan zen egunean, Paul Campionen herrialdeko All Blacks taldeak errugbiko mundu mailako txapelketaren final-laurdena irabazi zuen, Argentinaren aurka. Paul efektu berezitako gizona da, eta ez zuen zalantzarik izan zuzendu zuen lehen lanari (laburrean) Night of the Hell Hamsters izenburua jartzeko, adibidez. Iraupen luzeko oraingo honetarako naziak aukeratzea bururatu zitzaion (non legoke Hirugarren Milurteko honetako Lazgarrikeria horiek gabe?) eta pare bat komando kiwi ausartekin nahastea (Mantxako) Kanaleko irla bateko bunker bat leherraraz dezaten; helburua, Fritz-en arreta desbideratzea, Normandiako lehorreratzea prestatu bitartean. Baina Zeelanda Berrikoek ez dakite Adolfen soldaduak magia beltza egiten ari direla, ezta botere ilunak okupatutako irlatxoan zehar dabiltzala ere. Aurrekontu estua, gorrotoz betetako alemaniar gaiztoak eta topless-a egiten duen emakume deabru bat... elementu horiek nahikoak izan ditu Paulek film dibertigarri hau egiteko.

+Informazio gehiago

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016